Tartalo sektorean hasten da. Luzeen hasierak zinta gorri batekin markatuak daude lehenengo txapan (batzuk erorita egon daitezke).
Lehen luzea egiteko, ez geratu lehen bileran eta jarraitu eskuinean dagoen bilerara zinta luze batekin; bloke txiki bat pasa behar da eskuinean. Eskuineko bilera repisa on batean dago, oso erosoa.
Bigarren luzea, Endara sektorera doan bidearen azpian amaitzen da. Bileraren gainean dagoen bidea ezkerrera jarraitu txapa batzuk ikusi arte, hor hasten da hirugarren luzea, Endarara doazen sokak baina lehenago.
Hirugarren luzea, bertikalki hasten da, trabesia txiki batekin jarraituz bileraraino.
Laugarrena, bileraren ezkerretik ateratzen da, bertikalki jarraitzeko bileraraino. Hau eginda, ekipoa jaso behar da azken luzearen hasierara joateko, zuzen jarraitu aurrean dagoen paretara.
Azken luzea 6a bloke batekin hasten da, baina expressetik tira egin daiteke pausua egiteko beharrezkoa bada. Behin azken luzea eginda, eskuinerantz jaitsi oinez brisakale sektorearen gainera iritsi arte. Gero, Brisakale sektoretik jeitsi beheko bidera.

Iruzkinak
Argitaratu iruzkina