Kopakoarrira iristeko, Ola berri jatetxeraino joango gara, Aritxulegira doan errepidetik jarraituta (NA-4000). Behin Ola berrira iristean, mesedez ez aparkatu jatetxeko parkinean eta hormigoizko pistatik gora igo (kontuz kotxearen behealdearekin). Hormigoizko pista jarraitu hau zatitu arte; bertan, aparkatzeko lekua ikusiko duzu aldeetan. Goian leku gutxi dago aparkatzeko, beraz, ahalik eta kotxe gutxienetan etortzea gomendatzen dugu. Aparkalekutik, sektore guztietara joan daiteke.
| Ola Berri |
Hormigoizko pista eta goiko aparkalekua |

Comentarios
Publicar un comentario